Deskonexio, pausa, natura gogoa duzu? Iratiko etxolak horretarako helmuga bikaina dira urte osoan. Euskal Herriaren bihotzean, 1300 eta 1500 m arteko goratasunean, Iratiko oihanean murgildu egurrezko 40 etxoletako batean. Bazkalekuetatik hurbil egoteko aukera izanen duzue: zaldiak, ardiak eta beste animalia anitz ikusten ahalko dituzue.
Deskonexioa bermatua da sasoinen arabera kolorez aldatzen den ingurune honetan: ibilaldiak, arrantza eta artzaintza udaberrian; zaldi ibilaldiak, mendiko bizikleta eta tenis udan; onddo bilketa eta txorien migrazioa udazkenean eta eski nordikoa eta erraketak neguan.
Etxolak familientzat eta taldeentzat, aterpea GR10 ibilbidea segitzen duten mendizaleentzat, jatetxea eta janari-saltegia, kanpina bungalow-ekin.
+33 5 59 28 51 29
+33 5 59 28 72 38
info@chalets-iraty.com
www.chalets-iraty.com
Nombre total de logements : 35
Oui
Ordainketa Txartela
Txekeak
"Cheques Vacances" onartuak
Diners Club onartuak
Diru-isuriak
Frantsesa
Euskara
Espainola
Facebook : m.facebook.com/chaletsdiraty/
Instagram : www.instagram.com/leschaletsdiraty/?hl=fr