Merkatu plazan, Chez Doxpi jatetxearen parean, bi ezpel hesien arteko bidea hartu, gaztelurantz. Bidearen bukaeran, joan ezkerrera, errepidetik. Ezpeletako Biperraren Sindikatuaren eraikina utzi, joan eskuinera eta gazteluaren aitzinetik pasatu. Hartu frontoiaren eta gazteluaren arteko errepidea, eta pilota plaza eta gero, ezkerreko eskailerak jaitsi. Behera iritsi, eta etxe handi baten ondotik, berehala, joan ezkerrera. Berdegune batera daramaten beste maila batzuk jaitsi. Erreka zeharkatzen duen zubixkaren gainetik joan, eta bi hormatxoen arteko pasabidetik ibili, baina ez luzaz.