Biratu eskuinera. Bide-adarkatzean, hartu bidexka bat ezkerrera, eta eskuinaldeko hesiaren bazterretik ibili. Jaitsi bidexkatik, Biper Gorri kanpinaren sarrerara iristeko. Zubia zeharkatu, eta joan ezkerrera, igotzen den errepidetik. 250 m ibili ondoan, iritsi bidegurutze batera eta joan ezkerrera. Pasatu edukiontziak, eta, gero, joan eskuinera bide batetik. Bidearen beherean, hesi baten heinera iritsi. Hesia pasatu eta pentzera igotzen den bide baten ezkerraldean dagoen bidexka zabaletik joan. Bigarren hesia pasatu eta erreka ttipi bat zeharkatu. Segitu gora doan bidexkatik, pentze batera iritsi arte.