Bi argigune eder zeharkatu eta oihanpetik jarraitu. Oihanean sartu eta 50 m-ra, bidexka nagusitik bereizten den bidexka hertsi batetik joan. Bidexka bat baino gehiagoko bidegurutze batera iritsi. Zubixkaren gainetik erreka zeharkatu ondoan, arras ezkerrean dagoen bidetik joan. Lehenik, oihanpean, joan ezkerrera eta pentze baten luzeran ibili. Gero, haritzen artetik segitu, eta bide horren bukaeran, errepide batera iritsi. Joan eskuinera. Lehen bidegurutzean, joan berriz eskuinera. Errepidearen bukaeran, joan ezkerrera, erromatar zubia zeharkatzeko.