Aparkalekutik, segitu ""ezagutza-bidexka"" adierazten duen panela, piknika gunera heltzeko. Ibilbide hastapeneko panela pasatu eta 200 m-ra, errepidea zeharkatu eta aitzina segitu. Itzultzeko eremu baten eta piknika mahai baten artetik pasatu. Erreka zeharkatu betoizko blokeen gainetik, eta joan ezkerrera. Gero, bidexkak bi aldiz zeharkatzen du erreka zubixken gainetik, eta itzuli bat egiten du blokeen zeharbidera itzultzeko. Ondotik, igo errekaren ezkerretik. Beste zubixka baten heinera iritsi eta hura zeharkatu.