Karrikaburuko etxola baino 100 m gorago, Y itxurako bidegurutzean (225 m), eskuin igotzen den bidexka hautatu, eta berriz ere eskuin hartu, bide belartsuan. Herrirako ikuspegia eta gero (geologia eta habitatari buruzko argibideak), bideak oihana topatzen du berriro eta ezkerrean, ibarxka batean sartzen da. Iratzedi lau luzea zeharkatu eta bost bideen elkargunera iritsi: pareko bidean segitu, “Belekarre” aldera. Argigunea eta gero, bidea igotzen hasten da zuhaiztian (dolina oihantsua behereko aldean, eskuin) eta laster lepo argi bat aurkitzen du."