Ibarrean zarelarik, bidea Arhan errekatik hurbil-hurbil iragaten da eta Y itxurako bidegurutzera heltzen (110 m): orduan, igotzen den ezkerreko bidea hautatu. Bihurgune bat marrazten du eta beste bidegurutze batera heltzen da: aldi honetan, eskuineko bidea hautatu, errekatik ahal bezain hurbil egoteko. Haritz zaharreko bidexkatik iragan ondotik, berriz ere gora joan. Puntu gora batean, ezkerretik datorren bidexka ttipi bati kasurik ez egin, eta zuzen jaitsi, bi haritzen artetik. Pentze baten gainean, xeila baten gainetik iragan zaitezke zurubi bati esker; zuzen segitu bide nagusian.