Ola eta jezte gelaren artetik pasa, oihan sartzeraino segitzen dugun mendiarte belartsu baterantz joan. Hortik harat, ingurumena aldatzen da : oihan azpian, lapiaz gune batean aitzinatzen gara. Georges Viers geografoak deitzen zuen « lapiaz infernu »-ko bidea errazteko gure arbasoek harriztatutako edo harrian zulatua den bidexkan segitu. Lepo txiki bat iragan eta bihurgunez jaitsi. Bidexkak oihan pista bat zeharkatzen du eta, bihurgune batzuen ondotik, goi-ordoki baten gainera iristen da : Elzarreko poljea.