Zaldiketa zentro aitzinetik bidea hartu (seinalea aparkalekutik hurbil). Zentrotik 250m-tara, elizarantz doan karrika txikia hartu. D147 a zeharkatu, 50m-z jaitsi eta Aphurhura errekara jaisten den bide txikia hartu. Zubia zeharkatu. Lehenago, ezkerraldean, eraikin gotor bat ikus daiteke, hau Xamalbide eihera zaharra da. Bidea segitu eta ezkerrera igo. Laster, oihanean sartzen gara. Bide mundrunatuaren bukaera da.