Sarako aparkalekutik (70 m), elizarantz aitzinatu, eta, plaza nagusia baino justu lehenago (“Sare & Thé” ostatua), eskuinera jaitsi karrika itsuan. Beherean, zubitxo bat zeharkatzen duen pareko galtzadan segitu. D4 errepidea zuhurki zeharkatu eta zuzen segitu hilerria zeharkatzen duen galtzada horretan. Etxeak iragan eta, bidegurutzean (kapera eta gurutzea), parean den norabide debekatutako karrikan segitu. Puntan, ezker aldera doan errepidearen bazterretik ibili, behere-eskuineko aldetik (zabalena). Latsagia zahar baten aitzinean iragan eta errepide bazterretik segitu (zuhurki) bidegurutzeraino.