Joan eskuinera, hildako zuhaitz baterantz. Bidexkak mendi mazelatik jarraitzen du, harantto basati batean. Leku harritsu bat zeharkatu eta haranttoaren barne-barnera iritsi. Orduan, erreka zeharkatu. Zenbait leku harritsu zeharkatzen dituen bidexkatik jarraitu. Iratzez beteriko gailur borobildu batera iritsi. Orduan, bidexka bitan banatzen da. Joan eskuinera, bidexka aski lautik. Hortik segitu, pentze belartsu baten ingurura iritsi arte. Han, haritz ederrak eta borda bat daude. Laxoko lepoan zaude.