Ezkerretik igo, ote-sasien bazterretik. Gero, bidexka berriz laua bilakatzen da eta pentzearen gainaldetik pasatzen da. Bide mundrunatu baten bukaerara iritsi, eta ezkerrera hartu igotzen hasteko. Bidexka zabal horretan ibili, 400 m baino gehixeago, soropilezko ordoki batera iritsi arte. Honen erdian hondakin multzo bat dago. Biratu ezkerrera, hondakinetarantz joateko. Hondakinen eskuinetik pasatu, mendi mazelatik doan eta agerikoa den bidexka batera iristeko. Erne egon eta seinaleei jarraitu.