Ibilbideak bidexka harriztatu arras eder batetik jarraitzen du, lehenago pasatako haranttoaren gainetik. Buruzuneko lepora iritsi, eta GR10 bidera iritsi. Joan ezkerrera, Bidarrairantz. Segitu gailur borobilduan ezkerretik. Hondakin bat pasatu. Gero, beste mendi mazelara joan, harri mokorren arteko pasabide batetik. Bidetik jarraitu, Pagalepora iritsi arte. Orduan, zuzen jarraitu, oihanpean sartzen den eta agerikoa den bidexkatik. Haritz oihana zeharkatu, zuhaitz gutiagoko eremu bat ere, eta berriz ere oihanpe batean sartu. Jaitsiera bukatu, eta baserri baten gainaldean den pentze bat aurkitu.