Aparkalekutik (110 m), errepidean segitu Sararako norabidean 100 m-tan. Eskuin, zubixka bat iragan eta berriz eskuin hartu bide harriztatuan igotzeko. Muinoaren gainetik, hamar bat metrotan jaisten da: berriz igo aitzin, eskuineko bidea hartu, gaztainondoen artean sartzen dena, eta gorago, pagadiaren artean. Bihurgune baten heinean kokatutako beste bidera heltzen da: zeharkatu eta pareko bidea segitu (nahiz eta menturazko gurutze seinalea izan). Eraikin berde baten ezkerretik iragan, harrizko pareta ttipi baten heinean, bi metalezko zutabeekin; beste metalezko zutabe batera eta zuhaitz lerro batera joan, bi etxolak baino justu aitzinago.