Bi etxoletara iritsi baino justu aitzinago (387 m), ezkerrera joan bide zahar batean, erdi-lurrezkoa, erdi-belartsua. Gero, pagadian sartzen den bidexka zutean segitu, gero aski laua bihurtzen dena. Oihanetik atera bezain laster eta harrizko dorre bereizgarri batera heldu baino lehen (usategia), eskuinera igo eta ondotik, doi bat ezkerrera. Bidexka Saiberriko oinera heltzen da, laugune zabal batean (lepoa), lurrean harri lauak badirela, non bidexka batzuk elkartzen diren.