Laugunetik (475 m), eskuinera joan, metalezko abere hespilen aitzinetik iragan, eta hesi pasabide baten aitzinean. Oihanaren bazterretik doan bidetik segitu. Bihurgune baten heinean, bidea utzi, pagadien azpitik igotzen den bide gordeago batean zuzen segitzeko, muino baten gainera igotzen dena (517 m). Norabide berean jaitsi, pago bakarti baten eskuinaldetik iragan eta beste bide baten perpendikularrera heldu: eskuin hartu. Nahiz eta bidegurutze anitz izan, beti zuzen segitu 3 km-tan, Lizarieta leporaino (ostatuak, jatetxeak).