Lizarieta lepoan (441 m), errepidea eskuinaldera segitu 350 m-tan, lehen bihurgune zorrotzeraino (419 m). Orduan errepidea utzi, zabalean ezkerrera doan bidexka hartuz. Nahiz eta igoera ttipi batzuk izan, besteak beste aurri baten ondotik, bidexka erregulartasunean jaisten da Ibanteliko mazelan. Oihanetik hurbiltzerakoan, harrizko arditegira iritsi.