Patarraren beherean, T itxurako bidegurutzea Uzkain errekatik hurbil iragaten da. Orain, ezkerreko bide hareatsu eta harritsua segitu, Uzkain ibarra igotzeko. Elhorgako belar-biltegian, haritz eder batzuen azpitik iragan eta ibarbaso baten bazterretik ibili. Ondotik, bideak argigune bat zeharkatzen du, eta erreka zeharkatzera jaisten da. Ibitik iragan eta urez bestaldeko bide nagusian ibili. Bigarren ibiaren ondotik, zuzen igo haritz ederren azpitik. Eskuinean den bideari kasurik ez egin, eta parean den lurrezko bidean igo, Uzkain ibarra uzteko.