Bizkartzungo gailurretik, etortzen zaren lekura itzuli pareta apalaren oinean den bidegurutzeraino: ezkerrera joan eta Martinhaurren bordaren aitzinetik iragan, haritz eder baten oinean. 50 m egin bide zabalean, eta Y itxurako bidegurutzean, eskuineko bidea hautatu. Muinoaren hego mazelan erregulartasunez igo. Gurutze bat eta harri grabatua den laugunean (Larrunerako ikuspegia), parean den bide harriztatuan segitu, eta laster eskuinaldera, kasko borobildu zabalean segitzeko. Kintoa euskal zerriei buruzko informazio gunearen ondotik iragan.