Ibardin lepoko aparkalekuaren hondoan (325 m), errepidera itzultzen den bide zati bat hartu ezker, jatetxe eta saltegien artetik igo behar dena. Gorria bentan, ezker segitu mundruna zutean, saltegi goreneraino (Elizalde benta): hemen, bi bidexka utzi (GR10 barne) eta eskuin, bidexka laua segitu (antena). Xeila pasatu eta, parean segitu 50 m-tan, eta Y itxurako bidegurutzean, ezkerreko bidea hautatu. Zut-zut igotzen da bi bihurgune marraztuz, itsasbazter atlantikorako ikuspegia eskainiz. Gorago, eskuinetik datorren oihanbideari kasurik ez egin, eta berriro ezkerretik agerian denari, pareko bide nagusian segitzeko.