Oneaga lepoan (295 m), bide anitzeko elkargunea aurkitu: eskuin hartu doi bat igotzen den bide zabalean ibiltzeko. Aintzirarako ikuspegitik iragan. Hurrengo bidegurutzean (315 m), haritz lodi baten oinean, zuzen segitu. Donibane Lohizuneko badiarako ikuspegi laster baten ondotik, eta Larrunen parean, ikuspegi zabalago baten ondotik, bideak, kasik zabalean, oihanak zeharkatzen ditu eta, urrunago, benten gibelaldeetara eta Ibardin lepora iristen da.