Urtsubehere bordako bidegurutzean (438 m), jautsi paretik 50 m-tan, eta bihurgunea pasa ondoan hartu ezkerreko xendra, irtengunea osatzen duena. Ikuspegi ederra bada Hazparneko auzoen gainera, kasko baten itzulia egiten du.
Xendra iratze-pentzean ateratzen delarik, egon arras eskuin den xendran eta jauts malda zuta laugune belartsura. Istant batez igan zaitez oteen artean, eta hel zaitez T formako bidegurutzera: segi eskuin bide zabaletik. Euskal arkitekturako lau etxeetara heltzean, iragan 20 m eskuin eta segidan itzul ezkerreko errepidera.