Pentzeen arteko kasko borobildu eta zabal horretan 200 m ibili ondoan, hiru pago eder baino lehenago, joan ezkerrera, bidexka belartsu batetik. Bidexka lehenik hertsia da, baina gero zabaltzen da eta harritsua bilakatzen da. Oihanpe eder bat zeharkatu, eta Haranea auzoko errepide batera iritsi. Pareko bidetik joan, Mondarrainerantz. 100 m ibili ondoan, bidegurutzean, joan ezkerrera, Burkaitzeko bentarantz. Frontoi bat pasatu eskuinaldean eta errepidetik jarraitu. Bihurgune batzuetatik igo ondoan, errepidetik atera eta oteen artetik gora doan bidexka hartu.