Aparkalekutik atera, eta errepidean, joan eskuinera. 170 m ibili ondoan, bidegurutzean, hartu pareko errepidea. Gero, 200 m urrunago, bide-adarkatzean, joan eskuinera. Zubia zeharkatu eta joan ezkerrera. Errepidearen bukaeran, oihanpe batetik doan bidetik jarraitu, bidegurutzera iritsi arte. Eskuinera eta gora doan lehen bidexka hartu. Bidexka lehenik zabala da; gero, hertsitzen da, pentzeen artetik pasatzen da, eta oihanpe batean sartzen da. Ezkerreko hormatxo baten bazterretik 100 m ibili. Gero, bihurgune batean dagoen errepide batera iritsi. Ezkerrera igo. 200 m geroago, pentze batean, guti ageri den bidea hartu. Bide horretatik jarraitu, bihurgunez bihurgune. Gaztainondo oihantto baten heinean, utzi bidexka ezkerrean eta segitu eskuineko bidetik. Igoeran, utzi ezkerrera doan bidexka eta segitu bidetik zuzen. Bihurgune batera iritsi, eta bidetik segitu, eskuinera doan bidexka belartsu bat utziz. 50 m ibili, eta xeila baten heinean, joan eskuinera. Tuia hesi baten bazterretik ibili. Aitzina segitu, Legarreko lepora iritsi arte.