Bidexka geruza meta baten itxurako arroka pareta baterantz doa, ote gune bat pasatzen du eta patar zutean jaisten da. Gero, mendi mazelako eremu lau batetik jarraitu. Litamendu bat zeharkatu eta bide bazterreko haritz baten ondotik pasatu. Ibarxkatik atera ondoan, bidea ezkerrera doa. Bihurgunearen ondotik, berehala, eskuinera doan bidexka utzi, eta zuzen jarraitu, bidexka lautik. Gailur borobildu batera iritsi, eta hortik jaitsi, korralera iristeko. Joan ezkerrera eta jarraitu mendi mazelako bidexkatik; lehenik lurrezkoa da, eta gero hareharri arrosazko blokeak ditu. Litamendua pasatu ondoan, bidea beste gailur borobildu baterantz jaisten da, eta elorri beltz handi baten ondotik pasatzen da. Urrunago, zumalakar zuhaixka ttipien artean, jaitsierako patarra zuta bilakatzen da, eta, gero, oihanpe batera iristen da. Ibilbideari jarraitu, eta bidexka zabal batera iritsi. Joan eskuinera. Bide-adarkatzeraino jaitsi, eta joan ezkerrera, eskuinerantz gora doan bidexka zabal bat utziz. 100 m urrunago, bide berri bat eskuinera doa. Bide hura utzi, eta errepidera iritsi.