Joan Herriko Etxearen eta elizaren arteko errepidetik. 200 m urrunago, joan eskuinera. Poliki ibili, errepide horretako igoera arras zuta baita bide bilakatzen den arte. Eskuineko lehen bihurgunean, bidetik jarraitu. Oihan mistotik ateratzean, iratzeleku bat dago, eta hortik Aldudeko herria ongi ikus daiteke. Hiru bihurgune pasatu ondoan, joan eskuinera, pagadi batean sartzeko. Pagadi eder honetan igoera ez da hain patartsua eta oso atsegina da. Lekuka, ahabiondoek lurra estaltzen dute. Oihanetik ateratzean, Berdaritzeko lepora iritsi.