Hemen hasten da Oilarandoi tontorrera eta hango kaperarako joan-etorria. Horretarako, askan, har ezker. Bide zut bat zuzen igaten da alhapidean gaindi kaskoraino. Geldialdiak egin beharko dituzu, eta aldi berean inguruetako bazter ederrei so egiten ahalko diezu. Ezkerrean, Auza kaskoa baduzu, 1 300 m gora. Eskuin, hurbilago, Munhoa 1 000 m baino gorago da. Kapera ikusi orduko, igoera bururatua da. Goza ezazu leku eder horretaz eta bista ederraz (eta ez ahantz ezkilaren jotzea!), ondotik, ibilbide beretik jauts zaitez Ahartzako leporaino.