Herriko pilota plazatik, hartu Satalira buruzko errepidea. 500 m igan ondoan, eskuinerako bihurgunean, xeila iragan eta joan parean den xendratik. Erreka politaren gainaldetik ibil, bidexka zabalera heldu arte. Joan eskuin eta segi igaten, lehenik oihanpean eta gero iratze-larrean. Lurrean den bordara heldu eta segi eskuin. Xendrak mendi mazelan segitzen du beste igoera batean segitu aitzin. Haritzondo ederraren ondotik iragan eta eroria den beste borda baten ondotik behereko aldean eskuin, eta joan ezker bihurgunean.