Fageko artzain-zelaiaren sarbidean, Y itxurako bidegurutzean (560 m), eskuineko bidea hautatu. Laugune batetik iragan, eta pareko ibar-zuloan jaisten hasi (Espainiarako ikuspegia), eskuineko bi bidexkei kasurik egin gabe. Arrokak agertzen diren heinean, ezkerrera joan lurrezko bidexkan. Lur muino baten ondotik (Ibantelirako ikuspegia), bidexkak mendi gain arrokatsuaren hego-isurkiaren mazela zeharkatzen du. Puntan (450 m), pinu eta haritz oihan baten azpitik eskuin pasatu, gero bidexka ezkerrera baztertzen da beste ibarxka bat topatzeko eta lepo batera jaisteko.