Olhaingo kaperaren azpian kokatutako lepoan (348 m), joan-etorri bat egin daiteke aurrietaraino edo atseden hartu eskuinean den arditegi ederraren ondoan. Ezkerrera jaitsi bide onetik. Eskuin aldean den bordari kasurik ez egin, eta, erreka zeharkatu eta gero, bidexka gordean eskuin hartu; errekaren bazterretik doa eta gero errekatik urruntzen da urratsez urrats. Etxegarai bide harritsuko bihurgunera heldu (Sararako ikuspegia): parean jaitsi mundrunezko bidera heldu arte (aparkalekua), 300 m-tan eskuinaldera jaisten duguna.