50 m lehenago, hartu eskuinera eta bidexka ttipi batetik ibili, astigar batzuen azpitik. Bidea berehala lotzen zaio errepide bati. Orduan, joan ezkerrera. Baserri baten heinera heltzean, lau xeila daude; arras eskuinean dagoen xeila pasatu. Pentzearen behealdearen bazterretik ibili, 260 m, eta gero bidea pixka bat ezkerrerantz igotzen hasten da, baina ez da oso agerikoa. Gaztainondo eder batera iritsi. Ondotik, xeila bat pasatu, eta joan eztiki igotzen den bidetik. Bidea laua delarik, bidexken bidegurutze bat aurkitu eta segitu zuzen. Jarraitu bidetik, beste xeila batera iritsi arte.