Bidegurutzean (215 m) lurrezko bidea segitu eskuinaldera jaitsiz (beste bidexkei kasurik ez egin). Bideak haritz lodi baten azpian bihurgune zorrotza marrazten du (Urruñako auzoetarako ikuspegia); errekasto bat iragan eta, Y itxurako bidegurutzean, eskuineko bidea hautatu, harrietan azkar jaisten dena. Goi-zelaiaren eta bere iratzediaren sarbidean, ezker hartu bide berri batean (2 zuhaitz hil); bidexka batek hartzen du segida. Oihanean, zubitxoa eta gero, ezkerrera igotzen den bidexka hartu. Argiguneak eta oihanak tartekatzen ditu eta beste hiru errekasto mozten. Pentze hesi batera iristean, ezkerrera doan bidexka segitu, burdin hesiaren bazterretik.