Bide zabalago bat Ibardin leporako errepidera iristen da (110 m): D404 zuhurki moztu eta, bi haritz lodien gibelean, erreka batera jaisten den bidexka hartu. Ibitik iragan; aparkaleku ttipian, bidexka baten abiapuntua aurkitu ezker (atexka). Mandoen bidexka da, laster Andureta ibarxka guzia igoko duena, beti errekaren ezkerreko hegian egonez. Gorago, harizti eder batetik iragan (laugunea), atseden hartzeko leku ezin hobea, eta bide belartsu zabaletik igotzen segitu, ibarxkaren ezkerrera urruntzen dena (eskuineko bidexkari kasurik ez egin). T itxurako sei haritzen elkargunean, eskuineko bide berria segitu.