Ziburuko etxe aurrealde ederrei jarraitu (Maurice Ravel paseoa), portura sartzeko kanalaren ertzean. Hiritik ateratzearekin, errepidea gora doa eta Donibane Lohizuneko badiaren gainean kokatzen da (kontuz joan, auto joan-etorri handia). Espaloira sar zaitezkete, Zokoako gotorlekuaren eta digek babesturiko badiaren gaineko ikusmiraz gozatzeko. Untxin errekaren gaineko zubia; erreka hori badiara isurtzen da hor ondoan (hondartza, zuen eskuinetara): zuzen jarraitu, Hendaiarantz (bi zirkulazio-argi segidan). Zokoako portura sartu nahi baduzue, eskuinera doazen bi kaleetako bat har ezazue (1km joan-etorria). Zokoatik atera eta D 912 errepidea Hendaiarantz hartu, malda gora malkar samarrean, zirkulazio-argiaren atzetik joanik.