Behobia-Pausuko nazioarteko zubiaren Espainia aldea Behobia da (600 430 – 4799 750), hortik, eskuin hartu, bizikletentzako bide bikeztatua (Bidasoaren ezkerraldea). Segituan, haurrentzako jolastoki baten ondoan, bulebarraren ondoko bidexka bat hartu, eskuin. Handik 100 metrora, bistaleku txiki batetik, Konpentzia uhartea ikus daiteke, non Pirinioetako Ituna sinatu baitzen, 1659. urtean (Frantzia eta Espainiaren arteko gaur egungo mugaren elementu nagusiak erabaki zituen). Bidasoaren eta bulebarraren arteko bidexkan segi. Kilometro bat eginik, bidexka estuago egiten da; espaloian segi (etxe baten pean), gero, Ford garajearen ondoan, berriro zabaltzen da. Oinezkoentzako pasabide baten ondoren, kanal baten gaineko zubixka bat pasa (1’5.km). Berehala, eskuin hartu, oinezkoentzat eta bizikletentzat den bide batean. Behin berriro Bidasoaren ertzean, ezkerretara hartu, babesturiko naturgunean doan bikeztaturiko bidexka.