Eraikin baten hondakina eta toki lasaia, Bidasoko uharteen erdian (informazio ohola). Paduren artean doan diga txiki bat erabiltzen duen pasealekutik jarraitu. Bihurgune itxi bat egin eta Badiako bidea erreka baten gaineko zubixka batera heltzen da, Irungo plazatxo polit batetik gertu. Zubian eskuin egin, bi aldiz, eta erreka horren beste aldeko bizikleta-bidea hartu. Errepide bateko zubi baten pean pasa eta berriro errekari jarraitu. Bidexkaren amaieran (jolastokia), bizikleta-bidea ezkerraldera doa, bihurgune itxi batez, eta jolastokira hurbiltzen da, gero, berriro, haren goiko aldetik. Lerratokiaren ondoan, Donejakue zubiko espaloi zabala hartu eta Frantziara pasa.