Bere kokagune geografikoa ikusiz, Pirineoetatik hurbil, Zuberotar etxea ez da Lapurdi edo Nafarroakoa bezala, eta gehien bat Biarnoko etxeetatik hurbiltzen da. Bere teilatu zorrotz eta malda azkarrekoak, askotan patar goxoago batekin bukatuak, elurrari aurka egiteko prest dira. Etxea angelu zuzen batekin edo « T » formatuarekin altxatzen ahal da eta korrale baten inguruko eraikin desberdinetan banatzen ahal da.