Hemengo haritz kandudun eder hauek lepatuak dira. Zuhaitz hauek hamarkadatan behin eta berriz mozketa ttipiak jasan dituzte. Horregatik dute forma berezi hau. Mozketa horiek askotan egurra lortzeko egiten dira eta zuhaitzari orbain gisakoak eragiten dizkiote. Zuhaitz hauek intsektu saproxilikoentzat geriza leku egokiak dira, hildako egurrez elikatzen baitira; eta, haien harrez elikatzen diren txorientzat –haietan, okilarentzat– ere bazka lekuak dira.