Ibarxka horretako oihana hezea da eta argitsua, isilpekoa eta joria. Landare geruza bat baino gehiago kausi daiteke, landare-espezieen argi beharren arabera. Ikus ezazu nola iratzeak pusatzen diren haritzondoen enborrez jabetzen den goroldioan, batzuetan lurretik 20 m-ra.