Erangoko Andre Dena Maria eliza (XIII. mendea) lur-muino baten gainean bakartua da, eta Monumentu Historiko gisa ekarria. Tourseko bideko beilarien harrera egiten zen bertan, ondoko Espitau ospitale-priore etxearekin lotura bazuen. Arkitektura ohargarria du: erromanikoa eta gotikoa nahasiak dira, eta hilarri borobilak badira (sartzeko kalostran).