1813an, Enperadoreak Soult marexala bidali zuen Frantzia-Espainia mugaren defentsa-lerroaren agindua hartzera. Azaroaren 10ean, haatik, Wellington jeneralaren oste hispanobritainiarrek Amotzeko muinoen lerroa bortxatzea erdietsi zuten eta Senperera iritsi ziren.