Urdazuri gaineko zubi erromaniko hau zehatz-mehatz noiz eraikia izan zen zaila da jakitea, baina bederen azken bost mendeetan milaka bidaiari, ibiltari, erromes ikusi ditu Donejakuerantz ibiltzen, baita Napoleonen armaden soldaduak ere. Dugun segurtasun bakarra, bere suntsitzea 1983ko eta 2007ko uholdeen denboran bururatu zela.