Behiala, Gerezieta herri beregaina zen, berantago Lekorne herriari eratxikia izana. Elizaren ataritik (XV. mendekoa), mendixka baten kaskoan hupaturik, ikuspegi zoragarria agertzen zaigu Garro jauregira eta Arhan ibarrera. Elizaren paretaren luzeran diren hilarri ederrei ere so egin.