Gaztainondoa zuhaitz nahiko arrunta da goratasun ertaineko mendietan. 20 edo 30 metro neur ditzake eta ehunka urte bizi daiteke. Haren fruitua, gaztaina, garrantzitsua izan zen europarren elikaduran, modu ezberdinetan kontsumitu daitekeelako. Irindu daiteke ere ogia egiteko, eta hori egiten zen gosete garaietan.