Oskaxeko lepoa, San Antonitik oso hurbil, RD918an, Maule eta Donibane-Garaziren artean, uso ehizarako gune famatu bat da. Urrian, ikusteko den aspaldiko ehiza mota bat ikusgai da. Hau armarik gabe, ehiza-sare deituriko sare bertikal batzuen bidez eramaten da. Teknika hau, erdi-aroan jadanik erabilia zen eta gaur egun ere Euskal Herriko edo Biarnoko hamar bat lepo desberdinetan erabiltzen da.