Herriak erdi aroko etxeak baditu. Horien artean, garaian Zuberoako hamar potestetariko bat zen Jentain etxe noblea, edo Ahetzia gaztelua non etxeko armarriak, ehiza eszenak eta euskaraz idatzitako izkribuak atalburu eder batean agertzen diren. San-Mixel eliza, Done Jakueko beilarientzat eraikia izan zen Orreagako abadiaren menpe zen 1479ko komanderia zahar bat da. XII. mendekoa da. Aragoneraren gainean, elizara doan zubia XI. mendetik harat aipatua da.