Zuberoako elizen ezaugarri diren zeinutegi kalbarioak XVII. mendekoak dira. Hiru punten gaineko hiru gurutzeekin, luzaz « hirutako zeinutegi » eta « zeinutegi kalbarioa » deituak izan dira. Alabaina, gurutzea ez da hirutasunaren sinboloa izan, baizik eta gurutzatzearena. Garai hartan, Zuberoako eliza xumeak apaintzen dituzten sekulako urrezko erretaulak sortu ziren : Altzürükü, Gotaine, Idauze-Mendi eta Ezpeize-Ündüreine.