Kaperaren barnean, III. mendeko, erromatar garaiko harri baten kopia atzeman daiteke. Hau jainko ezezagun batentzat egina izan zen. Egiazko harria, Atharratzeko plaza ondoan, « Herauskorritxe » euskal mitologiaren interpretazio gunean atzematen da. Jainko misteriotsu horren izena euskaratik heldu da. « Errauts gorri » erran nahi luke. Iduriz Herrautscorritse, Jupiter bezala, haize-gaiztoaren jainko bat zen.