Napoleon III.aren esposa zen Eugenia de Montijo enperatrizari anitz gustatzen zitzaion Euskal Herria, bere jatorrizko Espainiatik hurbil, eta maiz egoten zen Biarritzen, bere zerbitzariez lagundurik. Ibilaldi bat antolatu zuten, oinez eta mandoz, 1859ko irailaren 30ean; obeliskoak epopeia hura du goresten.