Larrungo hareharri gorriez bestalde, pudinga formazio arrokatsuak ere mendigunearen ezaugarri enblematikoak izaten dira. Arroka detritikoak dira (edo konglomeratuak), erreketan biribilkatutako eta sakonera ttipiko zuloetan sedimentutako uharriz osatuak, buztin oinarrizko zementu natural batekin.